XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argi bi

Seme batek esaten zion egun batean bere aitari:
- Aita, zu pobria jayoa zera eta aberastuta zaude.

Ni berriz aberatsa jayoa naiz, eta ezkondu nintzanean diru mordo ederra eman zidazun arren, ni atzeraka nijoa, urtean baño urtean diru gutxiagoren jabe naiz.

Nola atondu zera zu, aita, aberastutzeko?

Izketan ari ziran gelan, argi bi zeuden piztuta eta aitak, jaiki ta argi bat itzaldu zuan.

Au eginda exeri zan berriro eta semeari esan zion:
- Dirua geitutzia ez dek aiñ gauza sailla; lenengo egin bear dekan gauza dek, alperrik ezer ez galtzea, eta argi batekiñ igaro al izan ezkero, bigarren argirik ez piztutzea.

ILTZE ZULOAK

Aita batek semea oker xamarra zuan, eta zuzendu nairik, okerkeri bat egiten zuanean (gezur bat esan, esanik egiñ ez, eta abar) egur batean iltze bat sartzeko agintzen zion.

Semeak, denbora gutxiren barruan, egurra dana iltzez josita zeukan.

Aitak esan zion:
- Ia, zenbatu itzak ia, zenbat iltze sartu ditukan.